
Perfumeek eta usainek leunki hitz egiten dute.
Amalurrak laztantzen gaitu,
begiak ixtea, barruko sentimenduak askatzea, ingurumena entzuten ikastea,
buruan gordetako oroimenen usainak azalduko zaizkigu;
goizaldeko ebaki berriko usain berdea,
amamaren armairuko atetik irtendako usain alkanforaduna,
egun euritsu baten hezetasunaren usaina…
Usain nota asko naturak eskainitakoak dira. Esentzia olioak iturri naturak askotatik datozkigu,
Saiatu arnasa hartzen, bilatzen…loreetan, sustraietan, hostoetan… .
Saiatu perfumeen eskutik pertsonen nortasunak asmatzen, saiatu zeurea ezagutzen…
Perfume bat oparitzerakoan edo zeure hurrengo perfume aukeratzerakoan
utzi sentimenduak hegan egiten,
Geure sentzumen preimitiboenari entzun iezaiozue
ea non plazaratuko gaituen.
Fotografía de tradicionsilvestre

Ederra benetan. Sentimenduek lurrinarekiko harremanak margotzen dituzu post bakoitzean. Oso ederra.
Me gustaLe gusta a 1 persona
Mila esker, horrela jarraitzen saiatuko gara 😉
Me gustaMe gusta