Badakizu zer diren nitxo lurrinak?

«Izen hauek frantsesetik datoz, eta hainbat ezagunak zaizkigu. Izan ere, iragarkietan ikusten ditugu etengabe eta oso spot deigarriak izaten dira.

Esentziaren kontzentrazioaren arabera horrela sailkatzen ditugu lurrinak.,

Eau de cologne ( % 3 eta % 5 artean),

Eau de toilette (% 5 eta % 8 artean),

Eau de parfum (% 8 eta % 15 artean) eta

Parfum (% 15etik gora)

Calvin Klein, Carolina Herrera, Gucci, Cacharel, Dona Karan, Paco Rabanne, Hugo Boss… Horiek ezagunak egiten zaizkigu komertzialak direlako. Hala ere, esparru horrek ere badu bere alde ‘ezkutua’: lurrin esklusiboak ,  ‘nitxo’ lurrinak edo kultuzko lurrina.

perfumerias_regia_02

‘nitxo’ lurrinak 70eko hamarkadan hasi ziren protesta gisa hasi ziren; etxe komertzialek diru-kopuru handiena publizitatean xahutzen dutelako eta alde batera utzi dute betiko lurringintza edo artisautza hori. Esklusiboak dira, lurringileari protagonismoa ematen diote. Ekoizpena txikia da, etxeak berak hautatzen du lurrinak nolako hedapena izatea nahi duen. kalitatean salto handia dago eta prezioan ez da hainbesterako.

Hiru desberdintasun nagusi daude fragantzia esklusiboen eta komertzialen artean:

Publizitatean, ‘nitxo’ lurrinek ez dute dirurik gastatzen eta komertzialek, berriz, aurrekontuaren % 97 horretara bideratzen dute. % 3 soilik uzten dute perfumea eta flaskoa egiteko, eta lurringileari ordaintzeko.

. Lurringileari dagokionez, ‘nitxo’ lurrinetan, flaskoan lurringilearen izen-abizenak agertzen dira; ohore bat da berarekin lan egitea. Protagonismoa ematen zaio, komertzialetan ez bezala.

. Hedapenaren kontuan, norberak jartzen du banaketaren muga, baina, kasu honetan, nahiko zaila da.

Internetek ateak zabaltzen asko lagundu du, eta jendea, ezagutzen dituenean, zaletu egiten da. Mundu-mailan hori ari da gertatzen, eta gero eta marka gehiago daude. Aspertu egin gara betiko marka komertzialez; zerbait berria deskubritzen dugu. untitled

kalitatean salto majoa dagoela, prezioan hainbesterako ez dagoena, hau da, bai dira pixka bat garestiagoak, baina disfrutatzen duenarentzako; ba pentsatzea hogei euro gehiagogatik daukazula zerbait askoz ere bereziagoa eta gainera, mundu guztiak ez  daukana, hau da zuk zure usain propioago bat daukazula, ba beste xarma bat dauka ez?

 

Deja un comentario